Guri Buruz


Iaz lehenengo txapelketa ospatu genuen, eta egia esan, espektatiba guztiak gainditu zituen. 

Hasieran ekimen xume bat bezala planteatu genuen arren, jende askok parte hartu eta giro bikaina sortu zen Belauntzan.

Arrakasta horri esker, aurten bigarren edizioa antolatzeko ilusio eta indar handiagoarekin gatoz. 

Gainera, edizio hau berrikuntza askorekin dator, eta esan daiteke antolaketan eta eskaintzan kalitatezko salto bat eman dugula.

Aurtengoan helburu argiak jarri ditugu: Belauntza jendez betetzea, herriak eskaintzen duen guztia balioan jartzea eta ekitaldia maila handiago batera eramatea.

Horrez gain, guretzat oso garrantzitsua den beste helburu bat ere badago: euskara bultzatzea. 

Euskara gure altxorra da, eta kirol hau aitzakiatzat hartuta, denok batera gure bereizgarri egiten gaituen hizkuntza hau erabiltzen eta indartzen jarraitu nahi dugu.

Hori guztia posible da bertako babesleen laguntzari esker, eta nola ez, kirola bultzatzea da proiektu honen oinarrietako bat.

Orokorrean, herrian ilusio handia sumatzen da, eta espero dugu bigarren edizio hau ere giro paregabean ospatzea.

IBAI I.